sábado, 27 de noviembre de 2010

Andres Orozko-Estrada


Andrés Orozko-Estrada bere izena da, Medellinen jaio zen eta orain Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzendaria da

Su nombre es Andrés Orozco-Estrada, nació en Medellín y ahora es el director de la Orquesta Sinfónica de Euskadi.

___________________________________________________________

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Orquesta Sinfónica de Euskadi

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 1982an sustatu eta garatuta sortu zen, musika ondasun partekatutzat duen gizartean. Eta orkestrak ondare oparo hori gordailuan hartu eta, horri dagokionez, konpromiso bat hartu zuen: ondare hori zabaltzea eta ondare horren garapena sustatzea. Horri esker, Euskadiko Orkestra erreferentziazko talde sinfonikoa da estatutan, ikuspegi kualitatibotik nahiz kuantitatibotik; izan ere, bere komunitatean irmo errotuta dagoen elkartea da, 7.000 abonatu eta batez beste urtean 150.000 entzule dituena; bere garaiko orkestra da, izugarrizko eskakizun-maila ez ezik aro guztietako musika sinfonikoa zabaltzeko konpromiso irmoa ere baduena; horrekin batera, interes berezia du euskal musikaren sorkuntzan eta hedapenean, nola gure mugen barnean hala handik kanpo.

Enrique Jordák aholkulari artistiko gisa elkarte sortu berriaren burutzan jarri eta haren lehen urratsak zuzendu zituenetik, hainbat zuzendarik izan du Euskadiko Orkestraren kalitatea eta proiekzioa handitzeko ardura. 2009/2010 denboralditik aurrera, Andrés Orozco-Estrada maisuak du gure orkestraren titulartasuna. Horrekin batera, Andrey Boreyko zuzendariak dihardu Zuzendari Printzipal Gonbidatu gisa. Lehenago, Gilbert Varga eta Cristian Mandeal, Mario Venzago, Hans Graf, Miguel Ángel Gómez Martínez, Matthias Kuntzsch, Maximiano Valdés eta Jordá bera, ohorezko zuzendaria izandakoa, aritu dira Euskadiko Orkestraren buruzagitzan egin duen goranzko ibilbidean.

La Orquesta Sinfónica de Euskadi nace en 1982 promovida y desarrollada desde el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, en una sociedad en la que la música es un bien compartido, un rico patrimonio del que la Orquesta es depositaria y asume al mismo tiempo el compromiso de divulgarlo y fomentar su desarrollo.

A día de hoy, la Orquesta de Euskadi es una formación sinfónica de referencia a nivel estatal, tanto cualitativa como cuantitativamente, ya que se trata de una agrupación enormemente asentada en su comunidad, con 7.000 abonados y una media de 150.000 espectadores anuales; una orquesta de su tiempo, con un altísimo nivel de exigencia y firmemente comprometida con la difusión de la música sinfónica de todas las épocas, pero que atiende con especial énfasis a la creación y expansión de la música vasca, tanto dentro como fuera de nuestras fronteras.

Desde que Enrique Jordá asumiera como asesor artístico la batuta de una recién nacida formación y dirigiera sus primeros pasos, diversos directores han sido los responsables de hacer crecer en calidad y proyección a la Orquesta de Euskadi. Andrés Orozco-Estrada es a partir de la temporada 2009/2010 el director titular de la Orquesta, con Andrey Boreyko como Director Principal Invitado. Antes Gilbert Varga y Cristian Mandeal, Mario Venzago, Hans Graf, Miguel Ángel Gómez Martínez, Matthias Kuntzsch, Maximiano Valdés y el propio Jordá, quien fuera director honorífico, han regido el destino de la Orquesta en su trayectoria ascendente.

Auñamendi Eusko Entziklopedia / Enciclopedia Vasca Auñamendi