viernes, 29 de octubre de 2010

Musika eta euskal musikari Antiokian


XIX. mende eta XX.aren artean etorkin habail berezia finkatu zen Kolonbiako Antiokia departamentuan, ttipiegia Brasil eta Hego-Konoko Herrietaratutako etorkin multzotzarrarekin parekatuta, baina esanguratsua etorkin haiek ekarritako hezkuntza maila kontutan hartuta. Ondorioz nabarmenki esku hartu zuten departamentuaren modernizazio prozesuan, hezkuntza arte zientzia eta industria bezalako alorretan. Etorkin haietako zerrenda ttipia euskal herrialdeetatik eta Nafarroatik zetorren. Heziketa tekniko zein unibertsitatekoaren jabe ziren ezkongabeko gizabanako batzuez ari gara, nahiz eta haien artean baita erlijiozko, salerosle, artisau eta langile ere egon.

Nabarmendu egin ziren alorretako alor bat musika dugu, zatiz bi lehendabiziko mailako musikariri esker, Jesús Arriola eta Luis Miguel de Zulategi alegia, bata bizkaitarra, XIX.mendeko amaiera aldera bertaratu zen Antiokia departamentura eta bigarrena, nafarra, XX.mendeko hasieran iritsi zitzaigun. Biok hala biok gure ingurugiroan musika kultura eta artearen maisu, eragile eta ongile legez aritu ziren, gainera aparteko musikari eta musikagileak genituen. Zulategi Euskadi, Antiokia eta Kolonbiako beste zenbait tokiko egunkarietan aritu zen musika kritiko gisa; halaber musikagile, hezitzaile, saiakeragile eta letraduna izan zen. Bere aldetik Jesús Arriola aparteko trebezietako musikaria genuen, antiokiar zenbait belaunaldi hezi zituena bere arte eta musikagintza ezagutzak haiengan isuri zituela, Medellinen musika lehiaketan epailea, bere alorrean erabateko agintaria zen, Europatik ekarritako musika tresnem kalitateari buruz galdetu zioten, El Quinteto Arriola, La Unión Musical eta La Lira Antioqueña zirelakoen garrantziko taldeak eratu zituen; gainera Antiokiako lehenengo abesbatzar-katedra eratu zuen, Antiokiako orkesta sinfonikoaren sortzaile eta zuzendaria genuela, departamentuan berak utzitako hainbat eta hainbat lorpenen artean besteak beste La Ceja udalerriaren ereserkiaren konposaketa.

Bi musikarioi esker eta beste euskaldun eta nafar batzuei esker, batez ere 80 urte baino gehiagoz antiokiarrak musika, dantza eta arteetan eskolatu zituzten erlijiozkoak, Antiokia kontuko garrantziko musika maila garatuz zihoan. Honen zioa eman dezakegu euskaldun eta nafar haiek beraien ikasleei ezagutza musikalak ez ezik, heziketa bete-betea ere eman izatea, bere fruiturik onenak eman zituena eta gaur egun ere Antiokia departamentuaren barrena denon gogoan irauten duena.

Artsita hauek Antiokian izan zituzten harremanak eta partehartzea bidebikoitzekoa zen, batetik bertako kulturara bere herri-jakintza emanez eta bestetik bertako herri-jakintzak, Kolonbia osokoak ere, liluratzen utzi zieten beraien bihotzak. Honi dagokionez izan ziren Arriola eta Zulategi gure andetar aideen ikertzaileak, torbellino, pasillo eta bambucoa landu zituztela. Maisu Zulategik utzitako konposaketa-ondarearen barruan zenbait bambuco, pasillo eta cumbia zenbatzen dira. Halaber bi artistok beraien ikasle eta lagunei euskal musikaz jakinmina eta atsegina transmititu zizkieten, halaxe konposatzen ditu Maisu Vidalek ( bion laguna bera ) lau bat zortziko, haietako batzuk are York Berri hirian nazioartean sarituak. Era berean euskal musikaren jakitunak dira antiokiarrak eta euskaldun-nafar musikari hauek ezagututako nazioarteko osparen kariaz, munduak gure musika aideak ezagutu zituen.

Kultur eta musika simbiosis hau aipatutako Arriola eta Zulategi maisuen esku zen baina beste musikari batzuk ere erlijiozkoak batik bat lorrazkai ditugu, departamentuan aritu zirenak. Euskaldunen eskuhartze gure ingurugiroko musikan XIX.mendeko hasiera aldera ere koka daiteke, Echandia abizeneko bi nafar-euskaldun anaien ekarpenarekin, haiek irakasi zizkioten antiokiarrei garai hartako zenbait erritmo. Harreman haiek ekarri zuten ziurrenik hibridazio bat gure musika moldeetan, lehendabiziz Arriolak indartuak eta gero Zulategik eta beste nafar-euskaldun musikari batzuek. Horrexegatik onartu izan da aztergai izan gabe ere, bambuco –Kolonbiako andetar aide nazionala bete-betean- eta euskal zortzikoaren arteko antza; honi gehi dakioke bambucoa ez dela berez europar estilu musikaletik eratorritako musika-erritmo edo aidea, baizik eta ameriketako jatorrizko gizaseme eta penintsulako europarren arteko kultur eta arte odolnahasketaren ondoriozko elementuak barne hartzen dituen. Batez ere bambucoak duen kadentziari zor zaio konparazioa, izan ere erritmo biok zenbait bestelako musika elementu konjugatzen dituzte, esate baterako zortzikoko gaitaren kadentzia bambucoan tipleaz ordezkatzen ohi da, baina bi instrumentuek antza handiz jokatzen dute. Aipatutako guztiarengatik agerikoa dugu euskaldun eta nafar musikariek Antiokian izan zuten harrera, norantza-bikoitzeko harremanak sortu zituena gure egunotan ere gordetu eta balioztatzen dena.


Autor: John Alejandro Ricaurte

No hay comentarios: