
Bere lagun aiekin, Turbo-n zala, Dabeiba-n zala, eziñ beti jarraitu ta Antiokia-ra joateko prestatu zan.
Lekaideak, agur egiteko, jai aundi bat antolatu nai zioten, eta xinixtu ezin leiken prozesioa egin zuten inguruko umeekin. Negargurea sortzen zitzaion Anderri gizon aien lana ikusirik. Euzkadiko mendietatik Ameriketako basamortura etorri eta bertakoak eziñ bete dituzten lanak osatu. Gaztetan edurretan bizi izan ziranak, orain itotzeko zoriko berotasunean berdiñ.
Prozesioa ikusi zunean biotzak benetan dardar egin zion: ume indioak, orlegi auts kolorekoak, motxantzak, begik katuak bezelakoak, ille beltz zuti gogorrekoak, jantzik bañan geiago erantzik, Euzkadiko umeen doñuarekin abestutzen. Anderrek beñere egin ez zuana, umeen errenkadan sartu ta ondo gogoz deadarka abestutzen jarraitu zuan...
Autorea: Jon Andoni Irazusta Munoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario